XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitza hitz! Beste sehi hauk lekuko!

Delako zera zoragarriki ederra zuen andreak.

Pettikalek, arratsa jin zelarik, kuku bat egin zuen bere heintsukoa: soineko zahar batzu iratzez bete, bai eta ere harriz, azta egiteko gizon batena bezalakoa. Ilargi betea zen gau hartan eta nausiaren samatserat hurrantzen da.

Nausiak aldiz harma kargaturik zaukan bere ondoan ofean:

Aldi huntan garbituko dinat, mutiko horren azerikeriez aserik nagon

Pettikalek kukua haga batez nausi-etxekandereen leiho parrerat altxatzen du eta mitretan tunkatunka egiten...

Pin-pan! Bi tiro, ta kukua lurrerat erortzen uzten du bera etxagibelerat bere hagarekin dohala zango mutturrez bakarrik lurra hunkiz.

Orai bederen lo eginen ahalko dinau, zer mila deabru?!

Eta untsa lo egin zuten nausiek, aments gaixtoak oro ahantzirik.

Goizalderat, izarrak zeruan bekantzen hastean, oilarrak kukuruku egin zuen, ta nausiak andreari:

Mutiko tzar hura ehortzi behar dinat bai jendeak harrotu gabe, ez dezaten nehork ikus.

Gorputza bizkarrean harturik eta aitzur bat, hara jauna oihanerat johaki.

Ilargia etzana zen bortuen gibelean.

Pettikal sartzen da nausien ganbararat pollikiño, eletrika argirik ez baitzen ordu hartan, eta nausiaren mintzoa osoki toberakatuz:

Hak hasteko engoitik bakea emanen dikigun!

Eta ofean sartzen da. Tirt-tart bi xaflako ttipi emazteari ipurdian emaiten dizkio: Habil haratxago! Leku guzia hartzen dun!

Emaztea lotarik itzulikatzen da ofe hegiratago eta Pettikalek alegia-ta bere lekuan lekuratzen ari balizan, peko mihisea ezti-eztiki besaperat birilgatzen du, ahapetik bere buruari balitz mintzo bezala erranez: Eta pixile nintzala ere ahantzia ninen...

Berriz jeik eta haizea bezain arin lekutu baitzen eskualde haietarik!

Notarian, beste sehiak oro heien jakile, nausi mutilek delako Pettikalenearen esku-aldaren ituna izenpekatu-eta, nausiak erran zuen: Ez nian uste alta, ez eta sekulan usteko, uraren hartzeko erabil zaitekeela hola bahola hemen!

- Ez eta nik ere alta, hire andrearen ipurdia hunkita oro bil ahal zaitekeela hola-hola, amen!